top of page

NAGUSIEN TALDEAK

Talde hauetan parte hartzen dituzten kideek errobotikan zenbait esperientzia bizi izan dituzten ikasleak dira. Errobotak eraikitzen eta erronken arabera moldaketak egiteko gai izaten dira, momentu honetan erronka konplexuei aurre egiteko momentua da eta batzuetan taldeetan lan egiten dutela beste batzuen aurka lehiatzeko gai izaten dira eta tentsio eta emozio handiko uneak bizi izaten dituzte.

Batzuetan aurreko ikasturteetan ikasitako habileziak birpasatu egin behar dira momentuko erronkei aurre egin ahal izateko.

Bideo honetan sensoreen erabilera birpasatzen ari dira. Errobota gelditzen da ikaslearen eskua nabaritzen duenean.

Aurreko ikasturteetan 3D inprimaketan ikasi dutena praktikan jarriz eta 3D inprimagailura pasatu aurretik soldadura kontzeptuak lantzeko 3D arkatzak tresna aproposak dira. Soldadurak errobotikan oso garrantzi handia daukate mikrotxipak eta kontrol- plakak egiten ikasteko oinarrizko habilezia delako.

bottom of page